Txopi(e)k bidalita Mon, 2008-04-21 22:50(e)an.
Teknologian eta bere eragin politiko-sozialetan interesaturik gauden pertsona batzuk, datorren larunbatean, Bilbon, bilera bat ospatuko dugu.
Topaketa hau antolatzera bultzatu gaituena zera da, software askearekin zuzenki edo zeharka erlazionaturik dauden talde asko geldirik daudela, eta baita teknologia berrien alde politikoetan sakondu nahi duten pertsona asko isolatuak daudela. Egoera honek, talde-ikasketa eta talde-esperimentazio ekimenak sortzea oztopatu dezakeela uste dugu. Horregatik, deialdi orokor bat egiten dugu: interesaturik zaudeten guztiok, zatozte jardunaldira, denok leku berdinean bildu gaitezen, ezagutu gaitezen eta elkarrekin lan egiteko aukerei buruz hitz egin dezagun.
Ander Ground(e)k bidalita Thu, 2008-04-17 06:44(e)an.
29a munduko birus sortzaile talderik onena ofizialki desagertu egin da. Albistea zahar xamarra da baina egia esateko ez dute ezer berririk kontatu; azken urteetan taldean mugimendu exkax egon da eta berez taldeak ez zuen zentzu handirik. VirusBuster-ek azkeneko ahaleginak egin zituen eztabaidagune bat sortuz baina zail xamarra da garai honetan gai tekniko honen inguruan mugimendua sortzea. Otsailean ohartxo bat utzi zuen 29a gunean eta horrekin talde historiko bat desegiten da. Zorionez, azken urtean ezine berriak agertu dira eta horietxek izanen dira birus garapenaren azken itxaropena.
Ander Ground(e)k bidalita Wed, 2008-04-16 07:02(e)an.
Phrack, segurtasunaren azpimunduko ezinerik zahar eta ospetsuenak ale berria atera du. Ale honetan gai ezberdinetako artikuluak daude eta gehienek hacking teknika oso zehatzak aurkezten dituzte: NAT eta UPnP nahasten dituen erasoa, Intel prozesadoreen System Management Modeaz baliatuz garatu daitekeen malwarea, PEB hooking teknika DLLak gure DLLekin ordezkatzeko, sambaren bug batentzako exploita, e.a... artikulu guztiak beti bezala formato berdinarekin: aurkibidea, sarrera, deskribapenak, muina, kodea eta erreferentziaz beteta. Maila handiko artikuluak eta hacking munduan egiten diren ikerketen emaitzak ezagutzeko ezine aproposa da zalantzarik gabe.
Router Ordorika(e)k bidalita Fri, 2008-03-07 09:09(e)an.
Jakingo duzuen moduan Dungeons&Dragons rol jokuen aitzindariaren sortzailea hil egin zaigu aste honetan. Albistea berehala hedatu zen internet bidez. Ziur aski noizbait ikusi duzu pertsonai hau, marrazki bizidun moduan Futurama telesailan atera zenean (dadoak botatzen erabakiak hartzeko).
Askok esaten zuten moduan, gizon honek abentura eta dibertsio ordu mordoak eman dizkigu, ez bakarrik D&D unibertsoarengatik, hortik sortu diren lan guztiengatik. Gaur egun edozein gaiari buruzko rol jokuak topa daitezke eta zapatari honi eskertu behar diogu. Homenaldirik onena asteburu honetan rol partidatxo bat egitea litzateke.
Behean bego.
Router Ordorika(e)k bidalita Sun, 2008-02-24 21:21(e)an.
Teketen, a.k.a. Euskalherriko patilak, zanussi etxearen azken iragarkien protagonista da. Labe pirolitikoen iragarkia ikusi baduzue konturatuko zineten nola bere protagonistak blogari euskaldun honen itsura duen zalantza izpirik gabe. Marketingari buruzko web batean kanpaina honen berri ematen dute; Zanussik antza denez bikote gazte baten abenturak erabili behar ditu bere produktuak saltzeko. Ikusi ez baduzu, hona hemen iragarki horietako bat. Amaieran kotxetik irtetzen den mutila da.
Koldar Hutsa(e)k bidalita Tue, 2008-02-19 16:14(e)an.
ETB1en 1980ko hamarkadan eskaintzen zituzten marrazki bizidun klasikoen sarrerako kantuak eta irudiak jarri dituzte Youtuben: Harlock kapitaina, Arturo erregea, Dotakon... Erabiltzaile bat oso motibatuta dabil kontu honekin, denok animatu beharko genuke gure ondare kultural handi hori digitalizatzeko egiten ari den lanarengatik. Noizko kapitulu osoak sarean?
Router Ordorika(e)k bidalita Mon, 2008-02-18 12:38(e)an.
¿Internetetik pelikulak jeisteagatik kartzelara joan naiteke? Beste gauza askorengatik bai, baina p2p sareak erabiltzeagatik inor ez da espetxeratzen. Horixe izan zen Jorge Campanillas abokatuak eskeinitako hitzaldiaren abiapuntua. Cuatrovientos Institutuaren aste kulturalaren barnean antolaturiko ekitaldia zen hauxe, non ziklo informatikoen ikasle eta irakasle guztiak bildu ziren. Jorge LOPD eta orokorrean teknologia berrietan aditua den abokatua da, copyleftaren alde hitzegiten duen horietarikoa (gauza bitxia abokatuen artean). Bere hitzaldiak interes handia eragin zuen entzulegoan eta galdera asko egin ziren. Kontutan hartu behar da jende askok kanon digitalaren zenbaki eta zergatiak ez dituztela ezagutzen, beraz ebanjelizazio lan hauek beharrezkoak eta txalogarriak dira. Hitzaldiaren kronika hemen; bideoa oraindik ez dute igo baina audioaren lehen 40 minutuak entzun daitezke.
Router Ordorika(e)k bidalita Tue, 2008-02-12 22:06(e)an.
Navarradotnet elkarteak Mariana Sanz ikastetxean ekitaldi berezi bat prestatuu du: programazioaren muinetan murgiltzen gaituzten bi hitzaldi izanen dira, batetik objektuei zuzendutako programazioarena Carlos Segura MVParen eskutik eta bestetik Sergio Jimenez, ikastetxeko ikasle ohia, refactoring-ari buruz arituko da. Otsailak 20an izango da, arratsaldeko 18:30tan. Izen ematea Microsoft-en gune honen bitartez.
Refactoring delakoa iturburu kodearen berridazketa da, softwarearen portaera aldatu gabe; teknika honi buruz asko hitzegiten da gaur egun, extreme programming teknikan funtsezkoa baita. Ez dauka zer ikusirik funtzionalidade berrien garapenarekin, bere lehenbiziko helburua kodea xinpleagoa egitea da.
Ander Ground(e)k bidalita Mon, 2008-02-11 10:30(e)an.
Web aplikazioen ahuleziak oso ezagunak dira dagoeneko; teknika asko badaude orokorrean urrezko erregela bat dago: erabiltzaileak sartzen duenaz ez zara fidatu behar inoiz. Huts klasiko bat bilaketa formularioetan aurki zitekeen, eta holako akatsak topatzea geroz eta zailagoa da. Ala ez?
Gure etxean bertan, elhuyar hiztegiaren bilatzailean akats hori dago. Gainera pista ematen dizu formularioan bertan. Sartu %%% eta web orriak hiztegi guztia itsu-itsuan itzultzen saiatuko da. Nola da posible? uste baino xinpleagoa da. Bilaketaren atzean SQL agindu bat egoten da, holako itsurarekin: select * from hiztegia where hitza like '%parametroa%'. Formularioan sartzen dena aztertzen ez bada eta komodin karakterea sartzen denean zera lorzen da: select * from hiztegia where hitza like '%%%', hots, hiztegia taularen tupla guztiak lortzen dira. Web guneak ezin dio eskaerari erantzun eta ASPk timeout bat ematen du. ab% probatuta java errorea ateratzen da, funtzio deien pila guztia erakutsiz. Pixkanaka hiztegiko hitz guztiak atera daitezke. Nork kobratu du "lan" honengatik?
Ander Ground(e)k bidalita Wed, 2008-02-06 08:44(e)an.
Hara, OLPC proiektua gogorarazten digun bertako ekimen bat: Ikasys proiektua haur bakoitzeko portatil bat, baina lehenengo munduan. Zein da sistema eragilea? berdin da! ziur aski ez dago arazorik nahi duguna jartzeko. Argazkiei begira hardware interesgarria daukala dirudi, eta marka eta guzti antzeman daiteke: itsuragatik Asus etxearen 200 dolarreko portatila dirudi: argazkietan berdin-berdina dela ematen du. Linuxekin ere badabil, hemen argazki bat KDE eta guzti.
Ikastolen ideia hau Neal Stephenson-en Manual Ilustrado para jovencitas eleberria burura ekartzen dit, non haur bakoitzeko adimen artifizialdun liburu elektroniko bat banatzen den. Horren ondorioa supergerlari azkarren mugimendu iraultzailea da.
|
Azken iruzkinak
duela Urte 1 15 aste
duela Urte 1 16 aste
duela Urte 1 18 aste
duela Urte 1 19 aste
duela Urte 1 20 aste
duela Urte 1 20 aste
duela Urte 1 20 aste
duela Urte 1 20 aste
duela Urte 1 20 aste
duela Urte 1 21 aste